Getxoko Udalak 90.000 euro banatuko ditu aurten Gizarte Zerbitzuen arloan jarduten duten 49 erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzetan. Arazoak konpontzeko gizarte zibilaren parte hartzea sustatzea, udalerrian dagoen elkarteen sarea bultzatzea, gizarteko boluntario-lana indartzea eta Gizarte Zerbitzuen alorreko jardueren garapenera zuzendutako proiektuetan laguntzea dira talde horien helburuetako batzuk. Publikoak zein pribatuak dira, baita irabazi asmorik gabekoak ere. Helburuak lortzeko, hainbat jarduera antolatzen dituzte, tartean, baztertutako kolektiboak gizarteratu eta bazterketa prebenitzekoak, eta minus-balioa edo bestelako arazoak dituzten pertsonen bizi-baldintzak hobetzekoak. Argazkian, Argia Fundazioaren egoitza Algortan / © Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!