Getxo Kirolak udal erakundeak hainbat kirol topaketa antolatu ditu uda honetarako. Gauzak horrela, nahi duenak gimnasia erritmikoa, eskubaloia, errugbia, saskibaloia, igeriketa, tenisa, surfa, futbola eta karatea praktikatzeko aukera izango du udalerrian bertan. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da 944 308 070 edota 944 045 151 telefono zenbakietara deituz zein Getxo Kirolak erakundearen
webgunean bertan. Bestalde, Algortako Fadura kiroldegiko kanpoko igerilekuen udako ordutegia ezarri dute irailaren 18ra arte. Gauzak horrela, igerileku olinpikoa asteko egun guztietan egongo da zabalik, 8:00etatik 21:30era arte. Kanpoko gainontzeko aldeak, hala nola, berdeguneak, zabuak eta umeentzako igerilekuak, bi ordu beranduago zabalduko dituzte. Aurten gainera, nobedade gisa, erabiltzaileek tabernaren zerbitzu berria izango dute egunero, 10:00etatik 21:00etara. Argazkian, Fadurako kanpoko igerilekua / © Getxo.net.