Metro Bilbao garraio enpresako zuzendaritzak proposamen berria helarazi die gaur goizean langileei: 162 gidariek (orain lanean dauden baino lau gehiago) eta 178 ikuskatzailek (sei gehiago) osatutako lantaldea jartzea, alegia. Hala ere, enpresa-batzordeko iturriek Eitb.com agerkari digitalari adierazi diotenez, zuzendaritzaren proposamena "tranpa txiki batekin" dator, zuzendaritzak zenbait geltokietako ikuskatzaileak "kendu" dituelako, beste batzuetan "jartzeko". Astearte honetan, lanuzteei ekingo diete langileek berriro. Hiru orduko lanuztea egingo dute, 05:45etatik 08:45etara. Hala ere, Metro Bilbaoko zuzendaritzak zerbitzuaren %40 bermatuko du, hau da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak. Metro Bilbaok gogoratu duenez, trenen ordutegiei buruzko informazioa webgunean dago eskura, baita 944 254 025 telefonoan nahiz geltokietako langileei galdetuta ere. Argazkian, langileek egindako elkarretaratzeetako bat / ©
LAB Metro Bilbao.