Erregai isurketa baten simulazioa egin dute Ereaga hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 20a, 21:41

Kutsadurari aurre egiteko simulazioa egin du gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak, Algortako Ereaga hondartzan. Horretarako, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzaren laguntza izan dute. Orotara, 70 lagun inguru bildu dira hareatzan, jatorri ezezaguneko erregai-orban baten fikzioa egiteko. Jarduera horren bitartez, Larrialdiei Aurre Egiteko Sistema jarri da abian, baita hura hobetzeko neurriak ere, hala egitea behar balitz. Bizkaiko Foru Aldundiko Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak jakinarazi eta gorabeherari buruzko oinarrizko datuak bilduta, SOS-Deiak zerbitzuak kutsadurari aurre egiteko behar den antolamendu zehatza abiarazten du. Hainbat erakundek parte hartzen dute: Ertzaintzak, Helikopteroen Unitateak, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak, Getxoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoak. Argazkia: © Bizkaiko Foru Aldundia.

Simulazioa irudietan (© Bizkaiko Foru Aldundia):

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun