2011ko udaberriari ordu gutxi geratzen zaizkio. Gaur arratsaldeko 19:16an sartuko gara udan, urtarorik luzeenean. 93 egun eta 15 orduz luzatuko da aurten. Datozen hiru hilabeteetan Eguzki eklipse partzial bat (uztailak 1) izango da, baina Indiako Ozeanotik bakarrik egongo da ikusgai. Ilargi beteei dagokionez, hiru izango dira: uztailaren 15ean, abuztuaren 13an eta irailaren 12an. Gainera, astronomia zaleek bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte: bata, uztailaren 30ean (delta Akuariden izar-jasa ikusteko) eta bestea, abuztuaren 12an (Pertseiden izar-jasa). Hitzarmen astronomikoaren arabera, bere orbitaren barnean Lurrak Eguzkiarekiko hartzen dituen jarrera desberdinek zehazten dituzte urtaroen hasierak. Udaren kasuan, urtaro hau hasten da Eguzkiak iparraldeko punturik altuena hartzen duenean. Horrela, astearte hau urteko egunik luzeena izango da. Zenbait hiritan, esaterako, 15 ordu eta 3 minutuko iraupena izango du. Urteko egunik laburrena, berriz, abenduaren 22an izango da eta 9 ordu eta 17 minutu iraungo du. Argazkian, hainbat lagun Gorlizko hondartzan.