Aste Nagusian ere egon daitezke lanuzteak Metro Bilbaon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 21a, 19:33

Metro Bilbao garraio enpresako langileek lanuztea egin dute gaur 05:45 eta 08:45 artean, atzo zuzendaritzarekin akordio batera heltzea "ezinezkoa" izan zelako. Enpresa batzordearen iturriek jakinarazi dutenez, "aurrekoetan bezala" langile gehienek egin dute bat lanuzteekin: %90 inguru, beraien hitzetan. Konpainiaren iturriek, baina, esan dute 77 pertsonak baino ez dutela egin greba, hots, aurreko lanuztean baino bi gutxiago, eta garraio zerbitzuen %57 eskaini dituztela. Atzo arratsaldean egindako asanbladan, langileek aho batez errefusatu zuten enpresako zuzendaritzak egindako proposamena eta, ondorioz, gaur goizerako eta ostegunerako deitutako lanuzteei eustea erabaki zuten. Uztailerako ere protesta gehiago iragarri dituzte eta jada inork ez du baztertzen Bilboko Aste Nagusian lanuzteak egotea. Argazkian, langileek egindako elkarretaratzeetako bat / © LAB Metro Bilbao.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun