San Juan gaua ospatuko dute ostegunean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 21a, 19:37

Algortako Bertsolari Eskola (ALBE), Bizarra Lepoan, Egizu Getxo Euskaldun, Gorrondatxe eta UKTEST elkarteek haurrentzako San Juan sua antolatu dute etzirako, hilak 23. Ekimena arratsaldeko 6:30etik aurrera izango da, Algortako Telletxe plazan. Bertan, makillaje eta margo tailerrak, ipuin-kontalaria, txokolatada, txalaparta, kantu herrikoiak eta Bolibiako Suyana taldearen emanaldia izango dira. Azken horrek, bere herrialdeko kanta eta dantzak eskainiko ditu, udako solstizioa ospatzeko beste modu bat erakusteko asmoarekin. Ondoren, 22:30ean, suaren inguruko dantzak egongo dira. Argazkian, San Juan sua Leioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun