Kubari buruzko erakusketa dago ikusgai Plaza Beltzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 21a, 19:40

Larrabasterrako Akilino Arriola kalean dagoen Plaza Beltza herri kultur guneak "Kuba, uharte solidarioa" izeneko erakusketa hartuko du hilaren 29ra arte. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era. Ostegun honetan, berriz, "La dimension de las palabras" dokumentala proiektatuko dute. Hitzordua arratsaldeko zazpietan jarri dute. Bertan, Kubako zinegile gazteek Latinoamerikako herrialdeetako egitasmoek izandako eragina islatzen dute. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen Plaza Beltza kultur gunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun