Etxean gelditu dira Leioako Pop Rock Lehiaketaren sari gehienak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 21a, 20:12

Last Fair Deal taldea suertatu da irabazle aurtengo Leioako Pop-Rock Lehiaketan. Leioaztarrek pop-rock sariarekin eta lehiaketaren sari orokorrarekin egin dira. Bestelako sariak ere egon ziren joan den ostiralean ospatutako ekitaldian. Metal saria Leioa eta Bilboko Quaoar taldeak irabazi zuen, eta horrekin batera Ikuslegoaren saria ere eskuratu zuen bandak. Leioako Udala saria Averno taldekoek irabazi zuten, udalerriko talderik onena izateagatik. Eta azkenik, Euskara Zerbitzuak ematen duen saria Galdakaoko Ero taldeak jaso zuen “Malko izoztuak” abestiagatik. Bitartean, ostegunean, hilak 23, emango diote hasiera ofizialki Leioako San Juan jaiei. Igandera bitartean dozenaka ekitaldi izango dira. Argazkian, Leioa eta Bilboko Quaoar taldeak eskuratu du ikuslegoaren saria / © Quaoar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun