Katalunian eta Frantzian abestuko du udan Kantikak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 21a, 20:25

Joan den larunbateko kontzertu arrakastatsuaren ostean, Kantikak maletak egin ditu eta lanean jarraitzen du hainbat toki desberdinetan emanaldiak eskainiz, etxean zein atzerrian. Asteburu honetan, ekainaren 24, 25 eta 26an, Kataluniara egingo du bidaia Surt de Casa jaialdian parte hartzeko. Kantikaren kontzertua larunbatean izango da 20:30ean Espai Sant Domenec-en. Uztailaren 24an Euskal Herrian izango dugu talde leioaztarra, Zornotzan hain zuzen ere. Bertan Xabier Amuriza eta Kepa Junkerarekin batera, “Beti bizi” lanaren kontzertua eskainiko dute, ohitura zaharrak eta aire berriak uztartuz. Azkenik, uztailaren 25etik 31ra bitartean, Festival des Choeurs Laureats jaialdi frantziarran parte hartuko du Kantikak. Horretan bereziki nazioarte mailan sarituak izan diren abesbatzarik onenak baino ezin dute parte hartzen, eta nola ez, Kantika horien artean izango da. Suediako Svalhom Singer, Argentinako Coro Universitario de Mendoza, Tel Aviv-eko New Israeli Vocal Ensemble eta Kantika izango dira oholtza gainean, Frantziako Proventzan emango dituzten bost kontzertuetan: Vaison, Valence, Donzere, Sainte Jalle, Saint Felicien. Argazkia: © Leioa.eu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun