Sirokaren oharra
Gaur, ekainaren 21a, Siroka taldeak EITB-ko "Arratsaldero" saioan eskaini behar zuen elkarrizketa zentsuratu du saio honetako zuzendariak. Talde honetako partaideei soinean jarrita zeramatzaten "euskal presoak euskal herrira" txapa kentzea eskatu diete eta haiek ezezkoa eman ondoren, programa uzteko gonbitea jaso dute.
Siroka taldeak EITBren jarrera faxista salatu nahi du lehenik eta behin. Horrelako jarrerak, ezagun egiten zaizkigun arren, iraganeko gauza izatera pasatzea gustatuko litzaiguke.
Bestalde, hainbatetan egin dugun moduan, bai publiko zein pribatuan, euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideak errespetatzearekiko gure konpromiso tinkoa azaldu nahi dugu.
Zintzilik abestiaren bideoklipa (cc-by-sa Siroka - Lordwalking)