Ikusi egitaraua
Ostegun honetan hasi eta igandera arte luzatuko dira San Juan jaiak Barrikan. Horrenbestez, adin, gustu eta zaletasun guztietako lagunei zuzendutako ekitaldiak izango dira lau egunetan zehar. Txupina arratsaldeko 6etan jaurtiko dute eta, ondoren, kalejiran abiatuko dira. Bi ordu beranduago, 20:00etan, sardina-jan herrikoia eta sagardo festa egingo dituzte, bertsolari eta trikitixagaz lagunduta. Kirol ikuskizunerako tartea ere izango da lehenengo egunean, tai-ji eta kung-fu erakustaldien bitartez, 21:30ean. Ordu bete beranduago egingo du su eta perkusio ikuskizuna Fore Fare taldeak, 23:00etan San Juan sua pizteko. Txokolate eta txurroak ere izango dira. Argazkian, Jon Puente bilbotarrak irabazi du aurtengo kartel lehiaketa / © Barrikako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!