Ertzain-etxean salaketa aurkeztu zuen herenegun Iñigo Igartua Barandiaran Getxoko PPko zinegotzi ohiak, etxeko gutunontzian "mehatxuak eta irainak" zituen anonimoa aurkitu omen duelako,
"El Pais" egunkariak zabaldutakoaren arabera. 2003tik 2007ra udal ordezkari popularra izan zenari ondokoa jarri ei diote idatzian: "Zure laidoak jaso izana adierazten dugu. Errazegia da zu ezagutzea. Ia zuriz bidaltzen dizugu orria zu zeu izan zaitezen zure bizitza idazten duzuna". Orain gutxi, kaletik paseatzen ari zela, hainbat lagunek Igartua iraindu egin zutela dio aipatu kazetak. "El Pais"-ek, ordea, ez du esan Getxoko PPko zinegotzi ohiaren (orduan bazen)
emazteari leporatu ziotela, orain zazpi urte pasatxo, Neguriko Karmengo zonaldean, zarama eta birziklatzeko gaiak biltzeko edukiontziak erretzea. Bost egunez jarraian gertatutakoak kale borrokari egozten zioten arren, bertan jarritako behaketa dispositiboari esker, B.Y.Y. emakumea atzeman zuen Udaltzaingoak. Identifikatu zutenean Igartuaren emaztea zela konturatu ziren polizia agenteek. Argazkian, Getxoko PPren egoitza Areetan.