San Juan sua egingo dute Berangon eta Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 22a, 11:18

Eskualdeko gainontzeko herrietan bezala, Berangon eta Sopelan ere piztuko dira bihar San Juan suak. Tokiko udalek, gainera, hitzordu bana jarri dute. Batetik, Berangon, arratsaldeko 7:30ean hasiko dira ospakizunak Lantzarteko zelaian. Bertan, sutzarra pizteaz gain, "Ipar Poloan bero, dantzatuz gero" izenburuko dantzaldia eskainiko du Jakin eta Jolas taldeak. Horretaz gain, txokolatea, txorizoa eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango dute bertan bildutakoek. Amaitzeko, Sorgiñe taldeak girotuko du gaueko dantzaldia. Bestalde, Sopelan, 22:30etik aurrera ospatuko dute San Juan gaua Larrabasterrako Urko zelaietan. Ekitaldien artean, "Spectrum" animazio ikuskizuna eta txokolate jana egongo dira. Argazkian, San Juan sua Leioan.


Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun