Manifestazioen aurkako isunak martxa baten bidez salatuko dituzte etzi Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 22a, 19:36

Itzubaltzeta / Romoko hiru bizilaguni jarritako 5.000 eurotako isuna etzi, ostiralean, salatuko dute martxa baten bidez. Euskal preso politikoen eskubideen alde Etxerat elkarteak hilero azken ostiralean deitzen dituen elkarretaratzeekin bat eginez, itzubaltzetarrek gatibuen etxeratzea zein adierazpen askatasuna aldarrikatuko dituzte. 5.000 baietz! ekimenak 20:00etan jarri du hitzordua, Ibaiondo kalea eta Xake plazaren arteko bidegurutzean. 2010eko irailaren 18an A.S. Itzubaltzeta / Romoko gaztea, euskal presoen aldeko aldarrikapen baketsua egiten zegoen momentuan, ertzain batek atzetik kolpatu, lurrera bota eta atxilotu zuen. Egun, 2.000 eurotako isuna eskatzen dio epaileak "agintzaritzaren aurkako atentatua” delako aitzakiaren pean. 2010eko urriaren 22an, Imanol Beristain kidearen aldeko manifestazio baketsuan ari zirela, J.I. eta I.l. Itzubaltzeta / Romoko bizilagunak geldiarazi, identifikatu eta aurrera jarraitzeko esan zien ertzainburuak. Egun, 3.000 eurotako isuna eskatzen die epaileak "irainak eta mehatxuak" aitzakiaren pean. Argazkian, urriaren 22ko manifestazioan zebiltzan 600 bat lagunak Areetan gelditu zituen Ertzaintzak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun