Azkorrirainoko bidegorriaren arriskuaz ohartaraziko dute larunbatean auzokideek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 22a, 22:13

Andra Mari Auzo Elkarteak deituta, larunbatean, hilak 25, bizikleta martxa izango da Getxoko Bentatik Azkorriraino. Ekimenaren helburua bertaraino doan "bidegorriaren arriskuaz" ohartaraztea eta hori saihesteko neurriak hartzeko eskatzea. Aldarrikapena jai-giroan egin dadin, antolatzaileek txitxiburruntzi eta musika jarriko dituzte helmugan, Azkorriko landan. Andra Mariko auzotarrek diotenez, "ez da bidezkoa bidegorria arriskutsua izatea eta Azkorrikoa bada honako ezaugarri hauexegatik: autoentzat 23 sarrera eta irteera ditu; autobus-geltokiak bidegorrian bertan daude; eta, errepidea estutu denez, ia ia ez dira bi auto sartzen aldi berean, eta autobusak bidegorri gainean igo behar du bira batzuk egitean…". Beraz, istripu bat gertatu baino lehen, horri irtenbidea ematea eskatzen dute auzotarrek. Getxoko Bilduk ere ekimenarekin bat egin eta herritarrak animatu ditu txirringa hartu eta bertan parte hartzera. Bizikletaz edo oinez, Bentan batuko dira 17:30ean, hortik Azkorriraino joateko. Argazkian, abenduaren 18an 150 bat herritarrek egin zuten Lurralde Zati Planaren (LZP) kontrako martxa Getxoko Bentatik Azkorrira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun