Solstizio gaua ospatuko dute bihar Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 23a, 01:04

Ostegun honetan, ekainak 23, solstizio gaua ospatuko dute Getxoko Txorimalo gaztetxean. Horrenbestez, gaueko 9etatik aurrera, txokolatada, sardina-jana, dantzak... izango dira bertan. Bestalde, gogoratu Txorimaloko neska-mutilek antolatutako seigarren futbito txapelketa hilaren 29an abiatuko dela. Partidak egun horretan hasi eta hiru egunez luzatuko dira, finala uztailaren 1ean jokatuz. Bertan parte hartu nahi dutenek, hilaren 24a baino lehen eman beharko dute izena Eztabaida gune antiautoritarioan, Amnistia tabernan edo Txorimalo gaztetxean bertan. Argazkian, traka pizten gaztetxearen urteurrenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun