Plentzia, Gorliz eta Erandion ere piztuko dituzte sutzarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 23a, 11:06

Zuzien argipean, kayak eta padel surf taulen segizioak zeharkatuko du gaur Plentziako itsasadarra. San Juan gaua ospatzeko ekitaldiak arratsaldeko 8etan hasiko dira aipatu hiribilduan. Lehenik eta behin, akelarrea antzeztuko dute Jai Alai pilotaleku aurreko "hondartza berdean". Ondoren, laranja zukuz eta gozokiz osatutako edabea egingo dute, konjurua irakurtzearekin batera. Hori guztia txokolatea banatu eta sua piztu aurretik. Mozorroturik agertzeko eskatu diete parte hartzaileei antolatzaileek. Bitartean, Gorlizen, Errementari bidean eskainiko du emanaldia Aratz Dantza Taldeak, 21:00etan. Ondoren, sutzarra piztuko dute. Altzaga eta Astrabuduari dagokienez, tokiko merkatari elkarteek antolatu dituzte San Juan sua, txokolate jana eta ikuskizunak. Hitzordua 22:00etan jarri dute. Argazkia: cc-by-nc borja iza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun