"Lelo politiko guztiak zentsuratzen" dituztela diote "Arratsaldero"-ko arduradunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 23a, 13:25

Pasa den asteartean, Uribe eta Enkarterrietako Siroka musika taldea ETB1-eko "Arratsaldero" magazinetik kanpo utzi zuten Maria Ribero abeslariak zeraman euskal presoak euskal herriratzearen aldeko txapa kentzeari uko egin ziolako. Zentsura salatu zuen orduan taldeak. Gaur, berriz, Arri Granados "Arratsaldero" saioko ekoizle eragileak gertatutakoa kontu orokorra dela adierazi du, "Berria" egunkariak zabaldu duenez. Granadosek aitortu bezala, "guk ez dugu lelo politikoak agerian azaltzen uzten. Baina ez orain ez inoiz. Eta hemen ez da txaparik azaltzen, ez PPren aldekoak ez PSEren aldekoak. Lelo politiko guztiak zentsuratzen ditugu, baina iritzi politikoak sekula santan ez ditugu zentsuratu". Gainera, betikotzat jo du jarrera hori K-2000 ekoizpen etxean zein ETBn. Halere, ukatu du presoen aurkako ildorik dagoenik. "Hortik aurrera, bakoitzak nahi duena esateko aukera du", azaldu dio Granadosek "Berria"-ri. Argazkian, Siroka taldea / cc-by Goio Ramos.

Zintzilik abestiaren bideoklipa (cc-by-sa Siroka - Lordwalking)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun