Sopelako Udalak "Ganorazko sexu asko / Mas sexo seguro" leloa duen sexuari buruzko baliabide eta informazio gida kaleratu du. Bereziki gazteei zuzenduta dagoen aipatu liburuxka hile honen amaieratik aurrera eskuragarri egongo dela jakinarazi dute arduradunek. Bertan, beldurrik gabe sexualitatea era askean bizitzea eta nahi ez diren haurdunaldiak edo sexu bidezko infekzioak ekiditeko beharrezkoa den informazioa agertzen da, "gazteen beharrei erantzunez", arduradunen esanetan. Gida horrek, gazte sopeloztarrentzako baliabideen mapa ere erakusten du, antisorkuntza eta sexualitateari buruzko informazioarekin batera. Baliabideen artean, arreta zerbitzuak, ordutegia, ezaugarriak eta kokapenari buruzko informazioa ematen du. Gidak Osasun Etxean, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatean, Gazte Informazio Bulegoan zein Sopesex sexu aholkularitza zerbitzuan egongo dira eskuragarri. Argazkia: ©
Alukiss.