Ertzainak eta udaltzainak elkarlanean arituko dira Leioako Sanjuanetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 23a, 16:56

Poliziaren presentzia nabarmena izango da Leioan San Juan jaiek irauten duten bitartean. Ertzaintzarekin elkarlanean, Udaltzaingoak "istiluak ekidin eta auzokideentzako eragozpenak murriztu" nahi ditu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Neurri horiek irauten duten bitartean, alkoholemia kontrolak egingo dituzte jendeak edanda kotxea har ez dezan. Polizia iturriek adierazi dutenez, "zelatatze neurriak" zorroztuko dituzte, bereziki, adin gabeei udalerriko establezimenduetan alkohola saltzea eta 18 urtetik beherakoek edari alkoholikoak edukitzea saihesteko. Bestalde, poliziek Udalak jarritako ordutegia betetzen dela zainduko dute, "jaiak eta atsedena hartzeko aukerak bateragarri egiteko". Argazkian, Leioako udaltzainak eta ertzainak aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun