LAB: "ETB berriro ere adierazpen askatasunaren aurka"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 23a, 19:58

ETBko Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) gogor salatzen du ETBk adierazpen askatasunaren aurka dagoela erakutsi izana berriro. Ez da onargarria ETBko "Arratsaldero" saioan parte hartu behar zuten musikari biri ezarritako betoa, euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzearen aldeko mezua zeramatelako soinean. Gure herriaren gehiengoaren nahiaren aurka doazen portaera hauekin ETB errepresioaren alde lerrokatzen da, Euskal Herriaren normalizazio politiko eta sozialaren aurka eginez. Argazkian, Uribe eta Enkarterrietako Siroka taldeak asteartean salatu zuen ETBk ezarritako zentsura. Gaur, berriz, K-2000 ekoiztetxeak bere bertsioa eman du.

Zintzilik abestiaren bideoklipa (cc-by-sa Siroka - Lordwalking)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun