Sanjuanak bitartean hamaika ekitaldi hartuko du Udondo gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 23a, 20:10

Urtero legez, Udondo gaztetxeak hainbat ekimen prestatu ditu Leioako San Juan jaietan norberak bere giroa topatzen errazteko. Egitarau ofizialetik kanpo eta autogestioaren bidez, eskaintza zabala egin dute okupek. Gaur, osteguna, 19:30ean abiatuko dituzte jaiak gaztetxetik bertatik. Izan ere, ohiko koadrilen jaitsiera bezain zaharra da gaztetxekoek egiten ohi duten aurreko igoera. Aurten, batukada doinuen artean burutuko dute. 20:00etan, ordea, txikiteoari ekingo diote Bulebarrean zehar, batukada ondoan izango dutela. Bihar, ostirala, luncha eta auzoko jokoak izango dituzte. Besteak beste, igela, taukemea eta iturri txapelketa izango dituzte jolasbide. Ondoren, gaueko 10etan, kontzertua antolatuta zuten bertako gazteek baina, arazo teknikoak direla medio eta azken uneko konponbiderik lortu ezean ez da izango. Kale Gorrian, Frantzeska eta Herio taldeak ziren jotzekoak. Azkenik, larunbatean, herri bazkaria izango da ohiko orduan. Bazkalostekoa kantautore batek alaituko du. Udondoko Sanjuanen azken kontzertua Mas Gas Mansos eta beste talde batek eskainiko dute. Kasu honetan, arazorik ez da izango. Argazkian, Udondo gaztetxea / cc-by-sa Ekinez Sortu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun