Eneko Arruebarrena: "Leioaztarrok"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 23a, 20:20

Eneko Arruebarrena - Leioa.eu] Beste behin ere, San Joan jaiak datoz gure udalerrira, eta horiekin, aukera paregabea Leioa alaitasunez eta umore onez beteko duten aktibitateez gozatzeko, jaiaz gozatzeko. Egitarauan dauden ekintza ugarietara batzeko zalantzarik ez izan. Parte hartu eta ondo pasa! Aldi berean, ardura eta errespetua ez ahaztu. Sen onez. San Joan jaiak Leioari berezko identitatea emateko ahaleginaren erakusle dira, herritar guzti-guztiak komunitatean integratzearena, gure udalerriak bizi duen eta oraindik bizi behar duen eraldaketa positiboaren adibide. Aukera dugu orain, ziurgabetasun ekonomikoa dugun une hauetan, eguneroko ardurak alde batera uzteko apur batez, zergatik ez? Horrela, elkarrekin egoteko eta gozatzeko gaitasuna erakutsiko dugu, gugana datozenak hartu eta gurekin batera disfrutatzera gonbidatzen ditugun bitartean. Atera gaitezen, beraz, kalera. Nekeetan, irria ezpainetan; batu gaitezen eta festan parte hartu. Leioan, egunotan, guztion helburu izan behar du ondo pasatzeak.

Leioako aurrejaien eta jaien egitaraua

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun