Egunotan San Juan jaiak ospatzen ari badira ere, Palestinarekiko elkartasunerako tartea bilatu dute leioaztarrek. Gauzak horrela,
Gazarako Norabidean ekimenak abian jarritako Askatasun Ontzidi berriari buruzko batzarra egingo dute bihar Leioako Ikeamendi kaleko 12. zenbakiaren atzealdean, Saharako lokalean. Hitzordua 17:00etan jarri dute eta antolatzaileek leioaztar zein interesatu oro gonbidatu dute. Bertaratzerik ez duenak ere informazioa eskuratu ahal izango du
euskadi[abildua]rumboagaza.org posta elektronikora idatziz. 2010eko maiatzaren 31n, Israelen Armadak Gazaren blokeoa apurtu nahi zuen
Askatasun Ontzidia erasotu eta 19 boluntario erail zituen. Datozen egunotan, berriz, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako 50 bat boluntario aterako dira Gazarantz Gernika itsasontzian. Argazkian, aurreko ontzidian egindako sarraskia salatzeko Bilbon egin zuten manifestazioa / © Askapena.