Bi kale eraso delituen erantzuletzat joz, Parisko Auzitegi Bereziak hiruna urteko espetxe zigorra ezarri die Gilen Goiti eta Xan Beyrie EHUko ikasleei.
Epaiketan prokuradoreak egindako zigor eskaera aintzat hartu du epaileak, baina ez hori argudiatzeko ustezko delituen zerrenda. Magistratuak "terrorismo" eta lehergailuak egin izanaren delitu akusazioak baztertu egin ditu. Gauzak horrela, gazteek ez dute espetxean sartu beharko. Izan ere, aurretik hamarna hilabete eman zuten espetxean eta gainera, Goitiren kasuan ezarri dioten zigorraren herena ez da betetzekoa. Beyrieren kasuan, argiagoa da afera, zigor erdia ez baita halabeharrez bete behar. Gazteak zein defentsa ez dira auzitegian agertu epaiaren berri eman dutenean. Argazkian, 2009ko urriaren 22an, 125 bat ikaslek omenaldia egin zieten Gilen, Xan, Ibai eta Eneko ikaskide presoei.