Sirokari ETBn egindako zentsura Eusko Legebiltzarrera eraman du EAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 24a, 16:55

Pasa den asteartean Uribe eta Enkarterrietako Siroka musika taldeari ETB-1eko "Arratsaldero" saioan ETBk ezarritako zentsuraren arrazoiak azal ditzan eskatu zion atzo Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiari Eusko Alkartasunak. Izan ere, Maria Ribero abeslariak euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko txapa eraman eta kentzeko aginduari uko egiteagatik bertan behera utzi zuten Sirokaren elkarrizketa programatik. Horren inguruan, Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak Surio Eusko Legebiltzarrean ager dadila eskatu du, EITB-ren Kontrolerako Batzordean. Eskaeran, gertatutakoa oso larritzat jo eta "EITBren erabilpen politikoa" salatu du EAko kideak. K-2000 ekoiztetxeak zentsura orokorra dela azaldu zuen atzo eta bere aldetik ETBko LABek salatu zuen gertatutakoa. Argazkian, Siroka taldea / cc-by Goio Ramos.

Juanjo Agirrezabalak Eusko Legebiltzarrean egindako eskaera Zintzilik abestiaren bideoklipa (cc-by-sa Siroka - Lordwalking)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun