Egin Dezagun Bidea ekimenaren oharra
Egin Dezagun Bidea ekimenak preso politikoen eskubideen aldeko Azken Ostiraletako mobilizazioak deitzen ditu
Egin Dezagun Bidea ekimenak beste jauzi kualitatibo bat eman du. Apirilaren 8an egindako aurkezpenaren ondoren eta iragan den 12an manifestazio koloretsu baten bitartez Bilboko karrikak euskal preso eta iheslarien eskubideen alde bete ondoren, orain bihartik aurrera euskal hileroko Azken Ostiraletan egiten diren mobilizazioak deituko ditu.
Euskal preso politiko eta iheslari politikoen senideek ezin dute bakarrik egon Euskal jendarte osoak bultzatu behar ditu euskal preso eta iheslarien eskubiden aldeko mobilizazioak. Horregatik, Egin Dezagun Bideak Azken Ostiralak bultzatuko ditu. Orain arte euskal preso eta iheslarien alde aritu diren guztiekin batera eta ahalik eta eragile, esparru, sektore eta pertsona gehien inplikatzeko asmoz.
Ekaineko Azken Ostiraleko mobilizazioak abiapuntua besterik ez dira izango. Uda osoan zehar gure herri, auzo eta hirietan antolatzen ari diren eta antolatuko diren Herri Bilguneek hamaika ekimen prestatu baitituzte. Horietariko bat, datorren uztailaren 3an, presorik gabeko san ferminak aldarrikatuz, Iruñean burutuko den manifestaldia.
Gure herri, auzo eta hirietako jaietan, kirol ikuskizun ezberdinetan, uda osoan zehar izango diren musika festibaletan, munduko hainbat txokotatik Euskal Herrira datozen bisitariak preso eta iheslari politikoek pairatzen duten egoeraren berri informatuz... Egin Dezagun Bidea. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko olatuak uda osoa zipriztindu behar du.
Eskerrik asko