5.000 baietz! ekimenak gogoratu du horrelako zigorrak ez direla berriak Itzubaltzeta / Romon zein Euskal Herrian. "Estatuak kontrolpean dituen mekanismo guztiak erabiltzen ditu euren kontra agertzen diren ahotsak isilarazteko. Kaleak mutu nahi dituzte. Dena normaltasunez doanaren gezurrezko irudia emateko. Kaleko hormak grisak nahi dituzte, kolore desberdinek euren "status quo"-a kolokan jartzen dutelako. Errepresio ekonomikoa jendartea beldurtu eta diruz itotzea dauka helburu", salatu dutenez.
Horren aurrean, "kaleak herriaren bozgorailuak" izaten direla eta horrela izaten jarraitu behar dutela azpimarratu dute. Ildo horretan, "ahotsak, oihuak, aldarrikapenak nahi ditugu kaleetan. Berdea, morea, gorria... nahi ditugu ikusi margo zentsuratzailearen gainetik".
Bizilagunei "laguntza eta babesa" eskatu diete hiru auzokide zigortuentzat, "adierazpen askatasuna urratzen dutenean denok baikara kaltetuak". Oraingoz, isunak ordaintzeko hainbat lapiko jarri dituzte herriko denda eta tabernetan.
Manifestazioa eta agerraldia iruditan
Itzubaltzeta / Romoko 80 bat auzokidek manifestazioa eta