Nik ez dut uste Bilduri botoa eman diotenen artean gelditzeko asmorik dagoenik. Aldaketa garaiak aldarrikatuz inguratu ditu koalizioak hainbeste boto-paper, eta aldaketak mugimendua dakar. Nago, jende horrek guztiak ez duela aurrerapena zalantzan jartzen. Norabidea da aldatu nahi duena, eta hori abiada aldatzea baino sakonagoa da. Paradigma aldaketa.
Josu Amezaga unibertsitate irakasle algortarrak azken "Argia" astekarian argitaratutako artikulua