Bertaratzen diren garagardozaleak, janari alemaniarraz gozatzeko aukeraz aparte, gune familiarra topatuko dute. Izan ere, bertan umeentzako puzgarriak izango dira. Gainera, Getxoko Jazzaldira joaten direnentzako ekintza bereziak egingo dituzte. Bestalde, aurten, berritasun moduan, karpan bertan zuzeneko musika saioak eta bi egun berezi egingo dituzte: uztailaren 2an, Getxo Rugby Eguna eta, uztailaren 5ean, garagardoen dastaketa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.