Gaur
"Deia" egunkariak zabaldu duenez, Jose Ignacio Munilla eta Mario Iceta Donostia eta Bilboko apezpikuak Neguriko oligarkiari 100.000 euro eskatu diote, Madrilen Aita Santuari harrera egiteko. Izan ere, abuztuaren 16tik 21era Gazteriaren Mundu Jardunaldiak burutuko ditu Eliza Katolikoak Madrilen, Joseph Alois Ratzinger edo Benedikto XVI.aren zuzendaritzapean. Estimazio baikorrenen arabera, pare bat milioi gazte batuko lirateke ekimen horretan. "Deia"-ren arabera, Munilla eta Iceta apezpikuek Neguriko txalet batean batu ziren 50 bat aberatsekin Aita Santuaren bisitak eragingo dituen gastuen zati bat finantza zezaten. Aurkeztutako plangintzan, Donostiako orfeoiko 185 kideak Espainiara bidaiatzearen zein hiru egun ezberdinetan Aita Santuaren aurrean abestu dezaten Madrilen ostatu ematearen gastuetan laguntzeko proposatu zuten apezpikuek. Haien kalkuluen arabera, ekimena aurrera eramateko 100.000 euroko dohaintzak beharko lirateke. "Deia"-k ez du zehaztu Elizak Negurin bildu duen diru-kopurua. Argazkian, Mario Iceta Bilboko apezpikua / cc-by-nc-sa
Onda Vasca.