Are gehiago, euskal jendartearen gehiengo zabal batek bere egiten duen aldarri bat ezkutatu nahi denean. Euskal preso eta iheslari politikoen auzia lehentasunen artean gorriz markatu du euskal jendarteak. Eta ezin da ahaztu, euskal jendartearen artean musikariak, kirolariak, kazetariak, politikariak edo sindikalgintzan aritzen diren pertsonak daudela.
Euskal preso politikoen eskubideen alde eta elkartasuna azaltzeagatik Sirokak pairatu dituen beto eta jazarpen egoera edo aurretik hainbat futbolariek edo bestelako profesionalek pairatutakoak behin betiko iraganera pasa behar dute.
EITBn lan egiten duten profesionalen gehiengo handi batek horrelako jarrerekin bat egiten ez duela jakin badakigu. Baita ere, kontziente gara PSE, Alderdi Popularraren laguntzarekin, Lakuako Gobernura iritsi zenetik, Etxeraten eta euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldeko presentzia EITBtik kasik desagertu dela.
Nahiz eta informatibo horiek euskal preso eta iheslari politikoen senideen diruarekin ordaintzen diren baita. Gure hitza eta jarduera desagerrarazi eta kasurik okerrenean gure senide eta lagun presoen eskubideen aldeko aldarriak zentsuratuak izan dira.
Hala ere, euskal jendarteak argi erakutsi du aurten Euskal Herrian burutu diren bi mobilizazio nagusienekin, euskal preso eta iheslarien eskubideak errekonozituak eta errespetatuak izan behar direla.
Eskerrik asko.
Zintzilik abestiaren bideoklipa (cc-by-sa Siroka - Lordwalking)