Beharsarearen aurkezpen ekitaldian, Koldo Iturbe zinegotziak bere poztasuna agertu zuen, "guretzat garrantzitsuak diren hainbat helburu betetzen ditu, tartean enpleguaren alde egitea, eta hori oso positiboa da, are gehiago pairatzen ari garen krisi garai latz honetan, lan bila ari diren eta kontratatu nahi duten lagunak harremanetan jartzen dituelako; euskararen erabilera sustatzea, pertsona euskaldunak eskatzen eta eskaintzen baitira eta gainera euskara teknologia berrietara hurbiltzea ere".
Beharsareak momentuz honako lan kategoria hauek aurreikusten ditu: haur zaintzaileak, klase partikularrak, begiraleak, bai aisialdi begiraleak eta baita kirol begiraleak, entrenatzaileak, ostalariak eta dendariak.
Rozio Luces Beharsarea.net-en funtzionamendua azaltzen (© Getxoko Udala)
Koldo Iturbe proiektuaren balorazioa egiten (© Getxoko Udala)