Asteartean, ekainaren 28an, izango den Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Getxoko Udalak Jamie Babbit-ek zuzendutako "
Itty Bitty Titty Committee" filma estatubatuarraren emanaldia antolatu du aurreko egunerako, astelehenerako. Komedian Anna gazte lesbianaren historia kontatzen da, Klitoriak Martxan (CIA) erakunde feminista erradikalean sartuko dena. Hitzordua arratsaldeko zazpietan jarri dute, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Aipatu filma jatorrizko bertsioan ikusteko aukera izango da, espainolezko azpitituluekin. Ondoren,
Aldarte gay, lesbiana eta transexualen arretarako zentroko kideekin solasaldia egingo dute. Saioa doakoa izango da. Asteartean, berriz, sexu askatasuna aldarrikatuko du 19:30ean Bilboko Plaza Eliptikotik irtengo den manifestazioak. Besteak beste, Gaztehgam eta Bilgune Feministak
1968an Stonewall-en izandako istiluak gogoratzen duen martxan parte hartzera deitu dute. Argazkia: cc-by-nc
Erprofe.