LAB sindikatuak "iruzur" egitea eta "gezurrezko akordioak" publiko egitea leporatu dio
Metro Bilbao garraio enpresari. Hori horrela, gaur, astelehena, ez du "proposamenik aurkeztuko". Horrez gain, "ostegunean egindako batzarraren ostean ez zutela akordiorik sinatu" eta beraz elkarren artean konpromisorik ez dutela esan du sindikatuak. Ostiralean
prentsa ohar batean Metro Bilbaoko zuzendaritzak emandako informazioa gutxietsi du sindikatuak. Bere ustez, "gezurrak eta akordio faltsuak" aireratzen ditu enpresak. "Egiazkoak ez diren" konpromisoak aireratzea leporatu dio sindikatuak Metro Bilbaori. Ostegunean egindako batzarrean, Metro Bilbaoren aldetik, "tentsio, nagusitasun eta mespretxu ugari egon zirela" eta akordiorik lortu ez zutela esan du LABek. Argazkian, metroko langileak San Inazioko geltokian joan zen asteazkenean / © LAB Metro Bilbao.