Guztira, 3.500 lagun inguru bildu ziren ostegun gauean San Juan gaua ospatzeko, Arrigunaga hondartzan eta inguruetan, Getxoko Udaltzaingoak emandako datuen arabera. Iaz 7.000 pertsona izan ziren gune horretan batu zirenak. Istiluak eta auzokideei eragozpenak murrizteko helburuarekin polizia operazio berezia zabaldu zuten. Aurten, Arrigunagan ez ezik, Ereaga hondartzan eta inguruetan ere bildu ziren gazteak. DYAk 9 lagun artatu zituen, danak edanda zeudelako. Halaber, udaltzainek 450 litro alkohol atzeman zizkieten adin gabekoei, bi aizto eta pare bat labanekin batera; eta 10 salaketa ipini zituzten kalean txiza egiteagatik. Bestalde, hondartzan eta inguruetan izandako lau liskarretan Barakaldo, Bilbo eta Ortuellako bost gazte identifikatu zituzten. Gainera, goizeko 6ak aldera, Borobia plazan zegoen anbulantziak ebaki sakona zuen gazte bat artatu behar izan zuen. Argazkian, San Juan gaua Arrigunagan / © Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!