Apirilaren 12tik greba mugagabean egon ostean, ekainaren 17an sinatu zuten hitzarmena Bizkaiko hirugarren adinekoentzako eguneko egoitzak kudeatzen dituzten enpresekin ELA eta UGT sindikatuek. Horien artean,
Igurco Gestion SL sozietateak hainbat zentroren ardura dauka Aiboan, Leioan, Ugaon, Galdakaon eta Bilbon (San Adrian, Otxarkoaga, eta Zorrotzakoak).
LABen ustez, "zerbitzua erregulatu beharrean, langileen behin-behinekotasuna areagotzen du" akordioak. Lan erakunde abertzaleak salatu duenez, "soberan dakigu hau ez dela bere garaian hitzartutakoa. Eurek ere badakite. Horregatik, jardunaldia murriztu dutela saltzen dutenaren aurrean, guk egia esaten dugu: soilik 8 orduko murrizketa dela, hain zuzen ere". "Saldu digute ere, familiartekoak medikuarenera laguntzeko lizentziak ere lortu dituztela, baina ez dute esan, senitartekoaren mendekotasuna demostratu behar dela horretarako. Gainera, antza, jaiegunetako soldata igo dute, eta egia da hori, baina 10 zentimo bakarrik", jarraitu dutenez. Bestalde, enpresek onartutako despido ezegokiengatik, "urte bakoitzeko 45 egun baino ez" diete ordainduko langileei, "beti ere enpresariaren borondatepean". "Eta noski, badakigu zein den enpresarien nahia", LABek tamaldu duenez. Argazkian, Igurcoko langileen mobilizazio bat / © ELA.