Bihar, asteartea, hasi eta igandean amaituko diren Sopelako
San Pedro jaietan murgilduta ibiliko da UKBERRI.NET. Aurrekoetan bezala,
Koska irratiarekin batera jarriko dugu txosna. Izan ere, bi eragileok gara Sopela eta Larrabasterrako Txosna Batzordeko kideak. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoak zein festa horietan digital hau mantendu ahal izateko txosna jartzeak eragindako lanak direla eta, albistegi digital euskaldunaren jarioa motelagoa izango da egun hauetan. Bitartean, irailera arte agur esan du bi eragileok ekoizten dugun "Koskaberri" izeneko irratsaioak. Horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle eta irratiko entzule fidel zareten guztioi. Hala ere, horrek ez du esan nahi elkar ikusiko ez dugunik. Txosna gunera hurbiltzea besterik ez duzue horretarako. Beraz, Sopelako Sanpedroetan elkarrekin izango garelakoan, ondo pasa!