Sistemak disidentzia oro kontrolpean jarri nahi duelako edo berau suntsitu. Euskal Herrian dugu adibiderik garbiena, sistema hitza erabiltzen dugunean gorputz eta izaera juridikoa duten instituzioez ari garelako: Eliza, Opus Dei, patronala, PP, PSOE, PNV, sasi sindikatuak, Bilboko Udaltzaingoa eta Azkuna jauna eta bere ordenantza homofoboa, Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Ertzaintza, Intereconomia, "El Correo", "La Razon", "El Mundo", eta dozenaka komunikabide ultraeskuindarrak eta erakunde faxistak.
1969an, Ipar Ameriketako Estatu Batuetan izandako sexu askatasunaren aldeko matxinada, sistema heterofaxista baten aurkako altxamendua izan zen, eta sistema hori oraindik ere bere horretan dirau. Irauli ezean indartzen joan da besteak beste mugimendu erreformisten erruz, zapaltzaileen berrestrukturaketa besterik ez dutelako ekartzen. Jendarte eta bizi eredu berria plazaratu nahi dugu ordea. Jakinda zerbaiten iraulketa efektiboena suntsiketa dela, sistema heterofaxista hau suntsitzera goaz. Ekainak 28 borrokarako eguna izan behar du Euskal Herriko gazteriarentzat. Etiketetatik at, norberaren sexualitatearen gainetik guztien borroka da hau. Borroka politikoa. Etsaia berdina da: Sistema oso bat, denon artean aurre egin beharrekoa. Askatasunaren aldeko borroka da. Autoritatearen eta jendarte kontrolaren kontrako borroka bat.
Dozenaka eta dozenaka dira munduan zehar disidentzia sexuala zapaltzen duten herrialdeak. Ia hamarna heriotza zigorra ezarria dituztenak. Jakin nahiko genuke zenbat erailketa izan diren elizak bere istorioan zehar egindakoak. Elizaren laguntasuna erregimen faxistekin. Edota eskumako mugimenduen eta alderdi politikoen gorroto mezuak. Transexual bat Bizkaiko aldundiaren babesean hilda agertu dena Bizkaiko hondartza batean eta bere gorpua bahituta dutena inori azalpenik eman gabe. Senegaldar gazte baten babez politikoa behin eta berriz ukatua Espainiako instituzioengatik. Durangon eraildako emakumea... Guzti honen eta beste dozenaka adibideren aurrean Gaztehgam bakezaletasunetik kokatzen du bere burua. Aski da itxura oneko aldarrikapen antzuekin. Heterofaxismoaren aurrean ekintza zuzena eta borroka da bide bakarra!
Ekainak 28, Stonewalleko matxinadaren urteurrena. Borrokarako eguna. Bidea hasi besterik ez da egin.
• Donostia, 19:30ean, Boulevarretik.
• Bilbo, 19:30ean, Plaza Eliptikotik.
• Iruñea, 20:00etan, Antoniuttitik.
• Gasteiz, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren Plazatik
• Soraluze, 20:00etan, plazan.
• Sestato, 20:30etan, udaletxe aurrean.
Gora Stonewalleko matxinada! Harro bizi. Heterofaxismoa irauli!
Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimendua
Deialdiaren kartela