Jose Manuel Valdes-ek egindako "El bar Asgane" liburuaren aurkezpenean parte hartu zuten atzo 200 lagun inguruk. Bere gurasoen ostalaritza establezimenduan ezagutu zituen auzoko hamarnaka lagunen biografiak bildu ditu berangoztarrak. Andaluzia, Extremadura, Galizia, Aragoi... beste autonomia erkidegoetatik etorrita heldu ziren gehienak. Anabel Landa alkateak "beraien lurra uzteko erabaki gogorra hartu behar izan zuten lagun guzti horiek" goraipatu zituen. "Berangora erabat egitea lortu eta udalerriak zein Asgane auzoak daukaten izaera eraiki dute", gaineratu zuenez. Liburua 12 eurotan salduko dute. Bildutako diru guztia Vicente Ferrer Fundaziora bideratuko dute. Aipatu elkarteko tokiko ordezkari Irune Pascual berangoztarrak zehaztu zuenez, Indian, Anantapurren, aurrera eramaten ari diren nutrizio egitasmoan erabiliko dute. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Landa, Valdes eta Pascual / © Berangoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!