Euskal Naturista Elkarteak (ENE) antolatuta, larunbat honetan, uztailak 2, izango da Patxi Ros Saria, Sopelako Lasterketa Nudistaren 13. edizioa. Ohikoa den legez, eguerdiko 12etan hasiko da proba, Barinatxe hondartzan. Hareatzeko alde sopeloztarretik abiatu ohi dira. Getxoko aldera ailegatzeko 5.000 metroko ibilbidea izango dute parte hartzaileek, hondar gogorretan, marea behean dagoela. Gaztetxoek, berriz, 2.500 metro egingo dituzte. Izen-emate epea ostegunera arte egongo da zabalik. Horretarako, mezua bidali beharko da carreranudista[abildua]ene-naturismo.org helbide elektronikora. Edo bestela, webgunean daukaten orria bete. Lasterketaren egunean ere horretarako aukera egongo da, goizeko 11:30ak arte, Barinatxe hondartzan. Izen-ematea doakoa da. Argazkian, lasterketa nudista Sopelan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!