Esku pilota eta pala partidak izango dira asteburuan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 28a, 11:42

Ostiral honetan, uztailak 1, esku-pilota partidak hartuko ditu Sopelako udal frontoiak. Norgehiagokak 22:15ean hasiko dira. Lehenengoan Apezetxe-Larrinaga eta Lasa-Galarza bikoteak arituko dira. Bigarrenean, berriz, Irujo-Laskurain eta Gonzalez-Zubieta. Horiek zuzenean ikusteko sarrerak kreditu txartelarekin soilik eros daitezke ondoko tokietan: udaletxean, Kurtzio kultur etxean eta Sopelarin bulegoan. Hala ere, dirua gastatu nahi ez dutenek telebistan ikusi ahal izango dituzte ETB1 katearen bidez. Larunbatean, berriz, profesionalen pala partidak jokatuko dituzte arratsaldeko 7:30ean. Bertan, Asfedebi-Pilotako lagunak arituko dira: Gaubeka-Imanol eta Fusto-Lujan. Argazkian, Sopelako udal pilotalekua / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun