San Pedro eguna ospatuko dute bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 28a, 11:59

Sopelaz gain, Gorlizen ere ospatuko dute bihar, asteazkenarekin, San Pedro eguna. Azken horretan, euskal dantza emanaldia eskainiko du Aratz taldeak. Horrekin batera, bertaratutako lagunek sardina-jana, disko gaua eta suzko zezenaz gozatu ahal izango dute. Aipatu ekimen guztiak arratsaldeko zazpietan hasi eta iluntzeko hamaiketara arte luzatuko dira, Iberre Barri plazan, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Argazkian, Aratz dantza taldeko neskatoak ekainaren 11ko Gorlizko V. Dantzari Txiki Egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun