Saioa Sanchezen estradizioa tortura auzi baten zain gelditu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 29a, 22:05

Saioa Sanchez preso politiko berangoztarra Frantziatik Espainiara eramateko erabakia atzeratu egin dute, tortura salaketa bat dela medio. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, "entregatzeko eskaeraren oinarrian dauden deklarazioak torturapean sinarazitakoak direla salatuta dago" epaitegi espainiar batean. Beste euroagindu bat onartu dute, ordea. Baina ez da gauzatuko Frantzian dituen karguak epaitu artean. Sanchez 2007ko abenduren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarrarekin batera. Ordutik hainbat espetxeetatik igaro da: Freury Merogis, Versailles, Gradignan eta Fresnes-etik, hurrenez hurren. Martxotik Poitierseko espetxean daukate, Berangotik 595 kilometrotara. Argazkian, herritar bat Saioa Sanchezen irudiari heltzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun