Gorka Garcia Sertutxa Algecirasera eraman dute berriro

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 29a, 22:11

Gorka Garcia Sertutxa "Patas" preso politiko algortarra Algeciraseko espetxetik Madrilgo Valdemoro kartzelara eraman zuten ekainaren hasieran, 2007ko ustezko ihesaldi plan batean nahasita egotea egotzita zabaldu zioten prozesamendu autoa emateko. Horren harira, lau lagun atxilotu zituzten 2009ko ekainean, horien artean Algortakoa ere den Inge Urrutia. Emakume gaztea libre utzi zuten handik egun batzuetara, kargurik gabe. Orain, ordea, Garcia Sertutxa berriro bueltatu dute Algecirasera, Algortatik 1.058 kilometrotara. Argazkian, Algortan atxiloketen egunean egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun