Sopelako jaiak "euskara ahoan" gozatzera deitu du Aitxu! euskara taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 30a, 00:00

Atzo arratsaldez Sopelako San Pedro jaiei hasiera eman zieten. Aspaldiko partez, udaletxeko balkoitik pregoia irakurri zuten eta txupina, konfeti eta puxikak bota zituzten ospakizunak abiatzeko. Aurten pregoia irakurtzea Sopelako euskara elkarteari egokitu zitzaion. Aitxu! taldeak pregoia laburra baina esanguratsua irakurri zuen. Idazkian, "bertan gura eta ezin" egon direnak gogoan izan zituzten. Euskarari dagokionez, Sopelan apaiza maitatua izan zen Nikola Telleria gogoan izan zuten: "Indarrak batu eta lepora altxatu genduan euskara, Nikola Telleriak erakutsi euskun modun". Horrenbestez, euskara ahoan edukitzeko eta erabiltzeko deia eginez, Sopelako jaiei hasiera eman zieten. Uztailaren 3ra arte egitaraua zabala prestatu dute. Argazkia: © Sopela.net.

Hona hemen Sopela.net agerkari digitalak egindako bideoa (© Sopela.net):

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun