Gaur, ostegunarekin, Plentziako Ermitatze gaztetxearen inaugurazioa asteari emango diote hasiera tokiko gazte asanbladako kideek. Aipatu ekimena uztailaren 8ra arte luzatuko da. Gauzak horrela, neska-mutilak dotore jantzi eta gala-poteoa egingo dute herriko kaleetan zehar. Hitzordua arratsaldeko zazpietan jarri dute, Eliz plazan. Ondoren, eraikin okupatuaren inaugurazio zinta moztu eta EuskaraOTea egongo da. Igandean, uztailak 3, berriz, afari mexikarra egingo dute 21:00etatik aurrera. Asteartean, uztailak 5, "Sagarraren denbora" filma izango da ikusgai arratsaldeko zazpietan eta, ondoren, kantautore bat arituko da. Hurrengo egunean, asteazkenarekin, asanblada irekia egingo dute 19:00etan. Azkenik, ostiralean, umeentzako jolasak, puzgarriak, igerilekua eta txokolatada izango dira herrian zehar, arratsaldeko bostetatik aurrera. Argazkian, Plentziako Ermitatze gaztetxea / © Plentzia eta Gorlizko ezker abertzalea.