Ostiral honetarako, uztailak 1, hitzaldi berri bat antolatu du
Eztabaida gune antiautoritarioak. "Criminalizacion de los movimientos sociales y lucha del pueblo mapuche" izenburupean, Paulo Rojas txiletarrari emango diote hitza Algortako Amezti kaleko lokalean. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Rojasek ondo ezagutzen ditu bere herrialdeko borroka sozialak" eta komunitate maputxeekin elkarlanean dabil Rankilkon. Maputxeen arazoei eta horiek Txileko Estatuaren aldetik jasaten duten errepresioari buruz hitz egingo du, baita bertako ingurumen txikizio eta mugimendu sozialen egoeraren inguruan ere. Hitzaldia hiru zatitan banatuta egongo da: maputxeen gatazka (preso politikoak, lurraldetasuna, borrokaren egungo egoera...), ingurumena (zonifikazioaren eta zentralen aurkako borroka) eta mugimendu sozialen kriminalizazioa. Arratsaldeko 7etan izango da solasaldia. Argazkian, maputxeen aldeko mobilizazioa Txilen / ©
Askapena.