Elikagai ekologikoekin prestatuko dute Sopelako jaietako herri bazkaria

Sopelako San Pedro jaiak aurrera doaz eta, asteburuari begira, txosnek antolatzen duten herri bazkarian berrikuntza bat dago aurten. Larunbat honetan izango da oturuntza eta herrian sortutako kontsumo taldeak prestatuko du, animatzen diren guztientzat. Bazkaria, inguruko baserrietan hasitako elikagai ekologikoekin egingo dute, gozo gozoa. Menua ondokoa izango da: entsalada, oilaskoa saltsan, gazta eta irasagar-gozokia. Txartelak txosnetan egongo dira salgai, 8 eurotan. Argazkian, baserriko produktuez prestatuko dute herri bazkaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun